Agenda

Atzealdea 2021ean bazkide izateari utzi ziotenei ez zaie 25€-ko errekargua kobratuko

Kirol Sailaren oharra
18 OTS 28 OTS
ordenantza fiskalak | Zestoa | Kirola | 2022

Kiroldegiko bazkideen ordezkariek 2022ko otsailaren 3ko azken Kirol Mahaian adierazi zutenez, Covid19ko murrizketen ondorioz, kiroldegiko zerbitzuaren erabilera zaila izan da, eta, beraz, arrazoi garrantzitsua izan dela bazkide askorentzat baja emateko. Beraz, egoera berezi horiek kontuan hartuta, eskatu zuten orain berriz alta ematean, ez kobratzea hogeita bost euroko errekargua, ordenantza fiskaletan onartuta dagoen bezala.

Ordezkari horiek emandako argudioak eta Kirol Mahaiko gainerako parte-hartzaileen aldeko iritziarekin, Udal Kirol Batzordeak erabaki du 2020an abonatuak izanik 2021ean bazkide izateari utzi zioten bazkideei hogeita bost euroko errekargua ez aplikatzea. Dena den, neurria aplikatzeko baldintza hauek bete beharko dira:

    • 2020ean bazkidea izan ondoren 2021ean baja eman izana
    • 2022ko urtarrila eta otsaila bitartean alta eman behar da
    • 2020an banakako abonua izan eta 2022an familia-abonua nahi duenari ez zaio akordio hau aplikatuko.

Beraz, baldintza horiek betetzen badituzu eta errekargua jada kobratu bazaizu, kiroldegiko bulegoetara hurbildu eta eskatu beharko duzu dirua itzultzeko, edo mezu elektroniko bat bidali zestoakirola@zestoa.eus edo 943 147 942 telefonora deitu.

Jarduera Fisikoa eta Kirol Saila