Berriak

Aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasea martxan da

Zestoan erroldatuta egotea eta 16 urtetik gora izatea beharrezkoa da bozkatu ahal izateko.

2024·04·17


Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren bilera egin zen atzo udaletxeko pleno aretoan. Bertan, bozketa fasera pasako diren herritarrek egindako eskaeren proiektu teknikoak eta balorazio ekonomikoak aurkeztu ziren.

 

Herritarrek euren bozkak emateko epea gaur zabalduko da eta bozkak emateko azken eguna maiatzaren 5a izango da. Bozkak hemen eman daitezke. Bozketa faseko emaitzen berri, maiatzaren 7an emango da 19:00etan udaletxean egingo den bileran.

 

Bozketa fasera guztira 15 proiektu pasa dira:

- Aizarnan hiru proiektu.

- Arroabean proiektu bat.

- Herrigunean 8 proiektu.

- Iraetan hiru proiektu.

 

Bozketan parte-hartu ahal izateko Zestoan erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gora izan. Bozka aurrez aurre eman daiteke udaletxeko harrera bulegoan, edo online www.zestoa.eus webgunean. Herritar bakoitzak bi proiektu bozka ditzake, eta bakarra izan daiteke bera bizi den auzokoa; bigarrenak beste auzo batekoa izan behar du. Herritar gehienek bozkatzen duten proiektua izango da aukeratutako lehenengoa. Aukeratzen den bigarren proiektua beste auzo batekoa izango da, bozka kopuruaren arabera. Auzo bererako ez da bigarren inbertsiorik aukeratuko, beste auzo guztietan, gutxienez inbertsio bat egingo dela bermatu arte. Bozka kopuruaren arabera aukeratutako inbertsioaren zenbatekoak 60.000 euroko muga gainditzen badu eta auzo horretan beste inbertsio bat egin badaiteke 60.000 euroko muga gainditu gabe, beste inbertsio hori izango da hautatua, nahiz eta bozka gutxiago jaso.

* Argazkia: Danbolin