Berriak
Atzealdea Baserritarren lehenengo batzarra izango da datorren astean Aizarnan
2024·04·12
Zestoako Udaleko Auzoerria eta Baserriak Batzordeak, udalerriko herritar ororekin harremanak sendotu asmoz, auzoez gain, baserri inguruetan bizi diren herritarrekin ere zenbait batzar antolatzeko asmoa dauka.
Lehenengo batzarra Akoa, Aizarna eta Txiriboga inguruetako baserritarrekin egingo da. Inguru horietan kokatuta dauden baserrietako bizilagunen iritzia eta ekarpenak beharrezkoak eta garrantzitsuak direnez, garrantzitsua da parte-hartzea. Gonbidatuta dauden baserritarrek gutuna jaso dute etxean.
Batzarra, beraz, apirilaren 17 asteazkenean izango da Aizarnako Herri Etxean 18:00etan.
Bertan landuko dituzten gaiak honakoak izango dira:
- Landa lursailen digitalizazioa.
- Baserri bideen konponketak.
- Silo bola plastikoen bilketa.
- Tokiko elikaduraren sustapena.
- Basoak eta lursailak.
- Komunikazio kanalak baserritarrekin.