Berriak
Atzealdea Zestoako eta Zumaiako Udalek Zestoako eskolako umeen igeriketa ikastaroen inguruko hitzarmen berria sinatu dute
2024·03·21
Zestoako eta Zumaiako Udalek 2022an sinatutako hiru udalen (Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziar) arteko lankidetza baliatuta, hitzarmen berri bat sinatu dute. Aurrerantzean Zestoa, Aizarna eta Arroabeko eskolako umeek igeriketa ikastaroak egiteko igerilekua ez dute ordainduko eta Zumaiako zenbait kirol klubek Zestoako kirol azpiegiturak libre daudenean erabiltzeko aukera izango dute.
Bestalde, oraindik hitzartu ez bada ere Zestoako kiroldegiko bazkideek Zumaiako igerilekua erabiltzeko aukera aztertzen ari dira bi udalak eta bi alkateek adierazitakoaren arabera epe laburrean norabide horretan beste hitzarmen bat sinatzea espero da.