Berriak

Atzealdea "Zestoar petoaren neurgailua". Zestoako hitzak gogora ekartzeko egitasmoa abian da

Datozen asteotan hitz bat falta zaien esaldiak zabalduko dira sare sozialetan, falta diren hitzak, pentsatu ondoren, Zestoako kiroldegian eta liburutegian eta Arroabeko elkargunean jarri diren hostoetan egiaztatu ahalko dira.

2026·04·24


Euskara Foroak Zestoako hitzak gogorarazteko eta ezagutarazteko egitasmo berria jarriko du abian. Ez da norgehiagoka bat izango, egitasmo honen helburuak, besterik gabe, Zestoan gero eta gutxiagotan entzuten ditugun hitzak berreskuratzea da.

Sare sozialetan, astero, hitz bat falta duen esaldia argitaratuko da. Hitz horiek dira gogora ekarri nahi direnak. Zestoako kiroldegian eta liburutegian eta Arroabeko elkargunean dauden 20 hosto beltzak, astez aste hitz horiekin koloreztatzen joango dira. Agurtzane Azpeitiak Zestoarren Erretolika liburutik aukeratutakoak izango dira.

Zestoarrok hitz batzuk entzunak izango ditugu. Beste batzuk, inoiz entzun gabeak izan arren, antzemateko kapaz izango gara. Eta den-denak gureak dira.

Gure hitzak direlako!