Berriak
4
Ekitaldian, Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Zestoan bizi den Pako Aristi liburuaren idazlea izan ziren, besteak beste.
2024·08·01
Atzo uztailak 31, Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua aurkeztu zuten Urepelen. Atzokoa iparraldean lan eguna bazen ere, aurkezpen jendetsua izan zen eta urepeldarrez gain baigorriar eta aldudarrak ere bertan izan ziren.
Mikel Arregi eta Xole Aire, bi herrietako alkateak, Xabier Amurizak eta Pako Aristik hartu zuten parte aurkezpenean. Aldude bailarako hainbat bertsolari eta kultur eragile ere bertan izan ziren. Ezin zuen bestela izan eta bi ordu inguruko aurkezpen solasaldiari, Xabier Amurizak kopla doinuz jarritako Xalbadorren bertsoak kantatuz eman zitzaion amaiera.