Agenda
Atzealdea 'Udan zer Zestoan?': Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa
Oharrak:
- Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
- Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
- Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
- Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
- Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
- Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.
943 868 811
Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosak proiektu berria aurkeztuko digute. Tradizioa eta modernitatea batzen dituzte proposamen honetan. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konposatzaileak fusionatzen dituzte. Horretarako Gorka Hermosak konposaturiko errepertorioa jorratuko dute. Bi artista handi hauek euren instrumentuen iraultza eragin dute azken urte hauetan, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtuz.