Agenda

Atzealdea 'Udan zer Zestoan?': Ezpalak eta Rodeo taldeak

19:00etan, plazan
05 IRA
agenda | Zestoa | Kultura | 2020

Oharrak:

 

  • Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
  • Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
  • Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
  • Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
  • Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
  • Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
  • Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.

Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

 

 

Rodeo eta Ezpalak taldeak

2019an Zestoan sortutako taldea da “Ezpalak” eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatua dago. 2020 ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena izan euren lehen lanean, bigarren diskoan eragin hori diluituagoa dagoela ikus dezakegu, rock erritmo dantzagarriak bihurtuz disko berriaren bizkar hezur.

Rodeo, Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu zuten. 2019Ko urte bukaeran 4 abestiko EP bat grabatu berri dute.