Agenda
Atzealdea

"Substantzien kontsumoa: Zer egin dezake familiak?" hitzaldia

18:00etan, Alondero aretoan
9 OTS
agenda | Zestoa | 2022

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBA Gurasoak ekimenaren baitan "Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?” hitzaldia eskainiko du Irati Lezamak Zestoan. Hitzaldia otsailaren 9an, asteazkena, izango da Alondero Aretoan, 18:00etan. Bertara joateko asmoa dutenek, izena eman beharko dute gaztelekuko 688 684 029 whatsapp zenbakian. Gutxienez, 10 laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia aurrera eramateko.

 

Hitzaldiaren helburua familiei seme-alaben hazkuntza izaten den kezka handienetako bati buruzko informazioa ematea da: substanzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kanabisarena.

 

TREBA Gurasoak ekimenaren baitan beste hitzaldi bat ere eskainiko da Arroabean Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean.” Hitzaldi hori Donna Apellanizek eskainiko du eta data zehazten denean izango duzue horren berri.

 

TREBA Gurasoak prestakuntza-ekimenarekin gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatu nahi dira, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko.