Agenda
Atzealdea 'Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi?' ikastaroa
Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun formakuntza.
Iraurgi Berritzenek, beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizio abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.
- Hasiera data: 2017/05/02
- Saioak: 3 aste iraungo du, 09:30etik 13:30era
- Tokia: Intsausti jauregia (Azkoitia)
Ikastaroa LANZITUZ, lan sozietateak sortuz programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta.
Ekimena Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.
Ikastaroan izena emateko edota informazio gehiagorako:
Iraurgi Berritzen 943 851 100 (Ione Eizagirre)
ieizagirre@iraurgiberritzen.eus