Agenda
Atzealdea Iraetako futbol-zelaia erreserbatzeko baldintzak
1- Lehentasuna edukiko dituzten eskaerak, hurrenez hurren
a) Zestoako Futbol taldeak/federatuek
b) Zestoako kiroldegiko bazkideek, gutxienez taldearen %50k kiroldegiko bazkideak izan beharko dute.
c) Beste elkarte edo kirol taldeek. Horiek, erreserbarako dagokion tasa ordaindu beharko dute
2- Baimena emateko baldintzak
a) Gutxienez, adin nagusiko arduradun bat izendatu behar da. Hauek izango dira bere eginkizunak:
◦ Giltzaren ardura edukiko du
◦ Ireki–itxi eta instalazioa hutsik geratzen dela ziurtatuko du
◦ Instalazioa utzi aurretik, aurkitu duen era berean uzteko ardura hartuko du.
◦ Soilik baimena duten taldekideak sartuko direla ziurtatu
◦ Araudia betetzearen ardura
◦ Instalazioa era egokian erabiltzearen ardura
b) Aforo mugatua
◦ Zestoako Futbol Taldeko federatuen entrenamenduetan, gehienez 30 pertsona, entrenatzaileak eta laguntzaileak barne
◦ Federatuak ez direnak, gehienez 20 pertsona, entrenatzaileak eta laguntzaileak barne
c) Federatuen entrenamenduak ez badira, kontaktu fisikorik gabeko kirol-jarduerak izan beharko dute
d) Futbol zelaira sartu ondoren, ateak itxiko dira. Bertan, erreserba egin dutenek egongo dira, ez beste inor.
e) Aldagelak eta komunak itxita egongo dira
3- Erreserbak egiteko
a. Udal kiroldegian egingo da erreserba eskaera
b. Erreserbarekin batera, erantzukizunetik salbuesteko dokumentua ere sinatu beharko da.
c. Arduradunaren NA zenbakia, izen-abizenak eta telefonoa jasoko dira
d. Partaideen izen-abizenen zerrenda
e. Giltza utziko zaio arduradunari. Horrek, bukatutakoan, udal kiroldegian utzi beharko du edo Kirol Sailak agintzen dion tokian
f. Gehienez,ordu eta erdiko, 1h30m, erreserba egin daiteke
g. Aldagelak eta komunak ezingo dira erabili
Zestoako Kirola eta Jarduera Fisikoko udal saila.
zestoakirola@zestoa.eus
943 147 942 – 685 758 149