Agenda

Atzealdea 'Giza eskubideak munduan eta urraketa larriak: tortura' erakusketa

11:00-14:00 Udaletxeko aretoan
26 OTS 12 OTS
agenda

Giza eskubideak munduan eta urraketa larriak: tortura

Torturaren egoera munduan aztertzen duen erakusketa da. Zenbait herrialdeetako egoera aztertzen da, orain dela egun batzuk Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak zigortu duen espainiar Estatua barne. Hogei panel edo xaflek osatzen dute erakusketa ibiltaria eta jada leku askotan egon da eta arrakasta handia izan du.

Erakusketa Leizaola Fundazioak antolatu du, eta Lehendakaritzak babestu, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik. Euskal Herriko udalerrietan zehar dabil erakusketa eta, esan bezala, otsailaren amaieran gure artean izango dugu.

Erakusketa zabalik egongo da bulego ordutegian, astelehenetik ostiralera. Arratsaldean ere ikusi ahalko da aurrez abisatuz gero Kultur Etxera deituta (943 147 123).