Agenda

Atzealdea “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” erakusketa

Ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.
25 URR 28 URR
agenda

ATZEGIk 1989an “Ezagutzea eta maitatzea bat dira” zioen bere kanpainan. Hori gogoan izanik antolatu da erakusketa, Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarrarekin batera, bailarako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutu ditzaten.

Bertan ATZEGIk urteetan zehar aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainez gain, erakunde horren denbora libreko taldeen argazkiak eta aipaturiko artistaren “Begirada garbiak” lana izango ditugu ikusgai.

“Ezagutzea eta maitatzea bat dira” erakusketa