Agenda

Atzealdea 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua

19:00etan, Udaletxeko arkupetan
14 EKA
agenda

'Ez da kasualitatea'

Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat.

Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Gai jartzailea:

  • Amaia Agirre

Bertsolariak:

  • Miren Artetxe
  • Miren Amuriza
  • Uxue Alberdi