Berriak
Atzealdea 'euskaraz naiz'
Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?
2016·05·09
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, euskaraz naiz leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.
PAUSOAK
Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte:
- Erroldatuta dauden herriko erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
- Han emango dizuten eskaera orria edo HEMEN duzuna zure datuekin bete.
- Agiri hauek eraman:
- Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
- Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegietan eskatzen da.
- Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
- Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburuaren fotokopia.
- 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.
Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko:
- Izenak
- Abizenak
-
OHIKO GALDERAK
- Abizena nahi doten moduan jar dezaket? Mujika nahi badot, badago aukerarik?
- Gurasoak aldatuta, seme-alabena automatikoki aldatzen da?
- Anai-arreba guztiek aldatu behar dute derrigorrez?
- Aldatuz gero, nora transmititzen da aldaketa hori? Gero ze urrats eman behar dira?
- Eskatzaileak lehengo grafiarekin dauzkan agiriak berriz egin behar dira? (adib. unibertsitateko titulu bat…)
- Zenbat denbora irauten du prozesuak?
- Doan da?
- Erdal abizena jar daiteke euskal grafiaz, adibidez Kastaños?
- Izenaren grafia ere alda dezaket?
-
BADUZU GALDERARIK?
Zalantzaren bat baduzu, IDATZI eta erantzungo dizugu. (Zure galdera ez da bere horretan publiko egingo).