Berriak
Atzealdea “Euskarabentura”ko kideak Zestoan dira
2019·07·26
Atseden eguna izango da gaurkoa gazteentzat. Goizean Ekainberrin izan dira eta egunaren gainontzekoa atseden hartzeko baliatu dute. Kiroldegian egingo dute egonaldia, pilotalekuko kantxan. Arratsaldea yoga egiteko baliatu dute, argazkian ikus daitekeen moduan. Bihar goizean ibilbidean aurrera jarraituko dute, Zestoa atzean utziz. Mendarora joango dira autobusez, handik oinez Bizkaiarantz joateko.
Euskarabentura 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) osatutako oinezko espedizio bat da, uztailean zehar Euskal Herria zeharkatzen ari dena, Done Jakue bideak jarraituz. Uztailaren 1ean abiatu ziren Mauletik eta hilaren 31an amaituko dute ibilbidea Getxon. Hiriburu guztiak bisitatzeaz gain, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak bisitatzen ari dira, tartean, Ekainberri.