Agenda

Atzealdea 'Erradikalak gara' bertsotan berritsuketan

22:00etan, Kultur Etxean, Portale Kultur Elkarteak antolatuta
08 EKA
agenda

Erradikalak gara

Agian suertatu zaizue kaletik kartelen bat ikustea. Bi emakume ageri dira, begirada serioz kamerari begira. Betaurrekoak eta buru-berokiak dauzkate jantzita –etiketa bistan dutela- eta errietan egitera doakizunaren keinua.

Baina badu zerbait argazkiak, errieta jasotzeko gogoa pizten dizuna, ihes egitekoa baino gehiago.

Moderazioa horren goraipatua den garaiotan, “erradikalak gara” diote Ane Labakak (Lasarte, 1992) eta Beatriz Egizabalek (Lasarte, 1971), “nahi eta behar baino gutxiago”, gainera.

(Nerea Ibarzabal, Zuri eragiteko, bertsolari.eus)