Berriak
Atzealdea “Bertsolaritza ikasgelan” programa jarriko da martxan ikasturte honetan
2019·09·13
Programaren funtsa bertsoa sustatu eta euskarazko ahozkotasuna indartzea da. Horretarako, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek ordubeteko saio bat izango dute bi astean behin, Erniarraitz bertso elkarteko bertsolari baten eskutik.
Orain dela urte batzuk egiten ziren saio hauek Zestoako herri eskolan eta Aizarnakoan, baina bertan behera geratu ziren. Ekainean udaleko hainbat ordezkari ikastetxeetako ordezkariekin bildu ziren eta, haien eskariari erantzunez, programa berreskuratzeko hitzarmena egin dute bigarren bilera honetan, legealdi honetan mantentzeko konpromisoarekin. Oraingo honetan, gainera, herriguneko zentroan ez ezik, auzoetako ikastetxeetan ere ezarriko da programa.