Agenda

Atzealdea 'Adin adin' bertso saioa

11:00etan, San Joan egoitzan
11 ABE
agenda

'Adin adin' bertso saioa: Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko “Adin adin” egitasmoak laugarren urtez izango du segida, bere helburuari eutsita, alegia, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Hala, aurten 14 saio egingo dira abenduaren erdialdera arte lurralde osoko hainbat herritan.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazi da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki. Horren harira, diputatuak nabarmendu du bertsoek adineko pertsonengan duten “eragin positiboa”: “Bertsoa bitarteko bihurtzen da adineko pertsonek euren memoria landu dezaten. Beraien bizipenak, oroitzapenak gogoratzen dituzte eta zaila da motibazio hori beste modu batera lortzea, emozioetara iristen den tresna baita bertsoa. Eta gaineratu du “Adin-adin” proiektuak kutsu zientifikorik ez badu ere, “interesgarria” litzatekeela jakitea horrelako ekintza batek “zein onura terapeutiko” dituen. Ildo horretan, adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko konpromisoa berretsi du diputatuak, ikuspegi “integral” batekin. [lanku.eus-etik hartuta]