Noticias

Contenidos con Dónde Akoa .

Taberna, jatetxe eta elkarteek 1:30 baino lehen itxi beharko dute

covid-19, koronabirusa, tabernak, ordutegia 30·07·2020

Taberna, jatetxe eta elkarteek 1:30 baino lehen itxi beharko dute

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 29an argitaratutako dekretuak zehazten duen ordutegira egokituko da Zestoakoa ere.

Tabernak gauerdian ixtea herriko tabernariekin hitz eginda

covid-19, koronabirusa, tabernak, ordutegia 25·07·2020

Tabernak gauerdian ixtea herriko tabernariekin hitz eginda

Alkatetza ebazpen bidez hartu da erabakia eta gaur, uztailaren 30 eta 3n eta abuztuaren 1ean herriko tabernak 1:00ean itxi beharko dira beranduenez.

Zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Zestoako Udalak

covid-19, koronabirusa, dirulaguntza, zaintza 21·07·2020

Zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Zestoako Udalak

Koronabirusak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko egiten diren kontratazioak diruz laguntzea da 10.000 euroko diru-lerroaren helburua.

Maskara berrerabilgarriak eskatzeko epea uztailaren 24an amaituko da

covid-19, koronabirusa, maskarak, musukoak 16·07·2020

Maskara berrerabilgarriak eskatzeko epea uztailaren 24an amaituko da

Zestoako Udalak eta herriko 40 jostun boluntariok egindako maskarak etxez etxe banatzen aritu da boluntario taldea orain arte. Derrigortasuna ezarri dela ikusita, oraindik musukoa jaso ez duten herritarrek Udaletxera deituta egin beharko dute eskaera.

Maskara berrerabilgarriak etxez etxe banatzen hasi da Udala

covid-19, koronabirusa, maskarak, musukoak 25·06·2020

Maskara berrerabilgarriak etxez etxe banatzen hasi da Udala

Auzolanari esker egin dira maskarak, herriko berrogei jostun boluntarioren lanari esker. Banaketa ere boluntarioek egingo dute.

Hondakinen Mahaiaren bilera egingo da astelehenean

hondakinen mahaia, hondakinak, bilketa, ingurumena 17·06·2020

Hondakinen Mahaiaren bilera egingo da astelehenean

Bileraren helburua Hondakinen Mahaia berriz martxan jartzea izango da, egungo sistemaren jarraipena egin eta hobekuntzak egiteko.

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa %20 murriztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak

covid-19, koronabirusa, ogasuna, aurrekontuak, UFFF 15·05·2020

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa %20 murriztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako 55 alkatek, tartean Zestoakoak, gutuna bidali zioten atzo Jabier Larrañaga Ogasun Foru diputatuari, erabaki hori atzera botatzeko eskatuz.

Kirola egitera eta paseatzera atera ahalko da maiatzaren 2tik aurrera

covid-19, koronabirusa, kirola, paseoa 01·05·2020

Kirola egitera eta paseatzera atera ahalko da maiatzaren 2tik aurrera

Jarduera hauek ordutegi baten barruan eta hainbat baldintzekin egin ahal izango dira.

COVID-19n 'positibo' eman izana jakinaraztea eskatu du Udalak

Covid-19, koronabirusa, hondakinak 31·03·2020

COVID-19n 'positibo' eman izana jakinaraztea eskatu du Udalak

OHARRA: Zestoako Udalak positiboa eman edota berrogeialdian dauden herritarrei dei egiten die beraien egoera Udalari edo Urola Erdiko Mankomunitateari jakinarazi diezaioten

Hirugarren adinekoentzat arreta pertsonalizatua

covid-19 23·03·2020

Hirugarren adinekoentzat arreta pertsonalizatua

Hirugarren adinekoei dei pertsonalizatuak egingo zaizkie datozen egunetan. Zestoako Gizarte Zerbitzuetatik egingo zaizkie deiak, bizi duten egoera ezagutu eta izan ditzaketen beharren inguruko informazioa jasotzeko.

— 10 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 10 de 16 resultados.