covid-19, koronabirusa, udako egitaraua 17·07·2020
Arroabeko ekintzekin eman zaio hasiera udako egitarauari
Atzo izan zen "Erradikalak ginen" emanaldia, segurtasun eta higiene baldintza guztiak beteta.
ingurumena, ibaia, urola, burdin sarea 17·07·2020
Zestoako Udalak burdin sarea jarri du ibai ertzeko barandetan, plastikoa ibaira eror ez dadin
Iraetan jarri dira burdin sareak, Ingurumen batzordearen ekimenez, Urola ibaia babesteko asmoz.
covid-19, koronabirusa, maskarak, musukoak 16·07·2020
Maskara berrerabilgarriak eskatzeko epea uztailaren 24an amaituko da
Zestoako Udalak eta herriko 40 jostun boluntariok egindako maskarak etxez etxe banatzen aritu da boluntario taldea orain arte. Derrigortasuna ezarri dela ikusita, oraindik musukoa jaso ez duten herritarrek Udaletxera deituta egin beharko dute eskaera.
HAPO, aurrerakina 10·07·2020
Uztailaren 14an egingo da HAPO aurrerakinaren Zestoako aurkezpena
Herriguneko aurkezpen-hitzaldia martxoan zen egitekoa baina, koronabirusak eragindako alarma-egoera medio, atzeratu egin zen.
ibai, erreka, garbiketa, auzolana 08·07·2020
Sastarrain erreka garbituko da larunbatean
Azaroan egitekoa zen ibai garbiketa bertan behera geratu zen eguraldiagatik eta larunbat honetan egingo da.
jaiak, arroabea, arroagoia, aizarna, zestoa, covid-19, koronabirusa 04·07·2020
Zestoako eta auzoetako jaiak bertan behera utzi ditu Zestoako Udalak
Jairik ospatuko ez den arren, herriko bizitzari eta kultur arloari bultzada emateko asmoz, kultur egitarau berezi bat antolatuko da udan zehar.
jubilatuen taberna, gurutze, lehiaketa, kontratazioa 01·07·2020
Abian da “Gurutze” jubilatu etxearen taberna-aretoa ustiatzeko kontratazio prozesua
Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.
herrigunea, kasko historikoa, oinezkoak, ibilgailuak 01·07·2020
Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da gaurtik aurrera
Uztailean eta abuztuan oinezkoek erabateko lehentasuna izatea da helburua eta zamalanetarako, oinarrizko beharretarako eta larrialdietarako irekiko da
Kirola 01·07·2020
Iraeta futbol-zelaiko taberna eta futbol-zelaia
Erreserba bidez erabili ahalko dira