Noticias

Zubimusu kalean ezingo da aparkatu martxoaren 14tik 17ra, goizeko 7:30etatik 19:00tara

Datorren asteartean hasiko ditu Zestoako Udalak, Zubimusuko errepidea eta aparkalekuak asfaltatzeko lanak.

10·03·2023


Obra hauek direla eta honako oharrak kontutan hartzea eskatzen zaie herritarrei:

- Martxoaren 14tik 17ra, asteartetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 19:00tara ezingo dira autoak aparkatu Zubimusu kalean.

- Iluntzeko 19:00etatik goizeko 7:30ak arte aparkatu daitezke autoak.

- Zubimusu kaleko autoen trafikoa bi norabideetan irekita mantenduko da (modu txandakatuan).