Noticias
Atrás

Zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Zestoako Udalak

Koronabirusak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko egiten diren kontratazioak diruz laguntzea da 10.000 euroko diru-lerroaren helburua.

21·07·2020


Covid-19ak langile askoren bizimodua beste modu batera antolatu beharra eragin du. Dirulaguntzaren helburua familia unitateek lana eta zaintza uztartu ahal izatea da, seme-alabenganako eta mendekotasuna duten pertsonenganako zaintza eta arreta egokia bermatzea. Are gehiago, kontuan izanda aurten udalekuak bertan behera geratu direla eta pasa den asteburuan Eguneko Zentroa itxi dela pandemia egoera honetan bigarrenez.

Bestalde, lana eta familia uztartzeaz gain, zenbait kolektiboren enplegagarritasuna eta lan baldintzen hobetzea ere sustatu nahi dira lerro honekin. Laguntza eskaerak deialdia argitaratzen denetik irailaren 30era arte egin ahal izango dira, 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era arte egindako kontratazioei aplikatuko zaizkie eta eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Zestoan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduerak iraun bitartean
  • Covid-19aren ondorioz sortutako zaintza beharrei erantzuteko pertsona bat kontratatzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

Zenbatekoak

Familia unitateko diru-sarrerak urteko

Laguntza (kontratatutako pertsonaren soldata gordinaren portzentaia)

0-20.000 € %100
20.000-30.000 € %50
30.000-35.000 € %20
35.000 € baino gehiago EZ