Noticias
Atrás

Tabernak gauerdian ixtea herriko tabernariekin hitz eginda

Alkatetza ebazpen bidez hartu da erabakia eta gaur, uztailaren 30 eta 3n eta abuztuaren 1ean herriko tabernak 1:00ean itxi beharko dira beranduenez.

25·07·2020


Zestoako Udalak Santio eta San Inazio egunetan tabernen ordutegia murriztea erabaki du, herriko ostalariekin hala adostu ondoren. Gaur argitaraturiko alkatetza ebazpenak zehazten du gaur, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean gauerdian itxi beharko direla tabernak, gehienez 1:00ean.

Osasun agintaritzak azken egunetan argitara eman dituen COVID-19aren kutsatze tasen arabera, kopururik gehienak gaueko aisialdi orduetan gertatu dira. Hala dio ebazpenak. Gainera, Azpeitiko jai nagusiak izaki, bertako udalak jende pilaketak saihesteko ostalaritzako itxiera ordutegia murriztu izanak gaueko orduetan Zestoako ostalari zein herritarrentzat eragin kaltegarria izan dezakeela uste du Zestoako Udalak, eta horregatik hartu du erabakia.

Herriko ostalariek izan duten prestutasuna eskertu nahi izan du Zestoako alkateak ebazpenean.