Noticias
Atrás

Madrilgo Fitur azokan izan da Mikel Arregi alkatea

Urola bailarako beste herrietako hainbat ordezkarirekin batera joan da alkatea, Gipuzkoako turismo marka berria aurkeztu dela aprobetxatuz, Urolako ondare turistikoa eta Zestoakoa ere mapan kokatzeko helburuz.

23·01·2020


Juanba Mendizabal Azkoitiko zinegotzia, Harkaitz Milla Basquetour-eko arduraduna, Imanol Lasa Foru Diputatua, Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko ordezkaria Juanba Mendizabal Azkoitiko zinegotzia, Harkaitz Milla Basquetour-eko arduraduna, Imanol Lasa Foru Diputatua, Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko ordezkaria.

Zestoako ondare turistikoa mapan jartzeaz gain, hainbat hitzordu izatea izan da Mikel Arregi alkateak egin duen bidaiaren helburua.

Gipuzkoako ordezkaritza Gipuzkoako ordezkaritza.

Zestoako turismoaren ikurretariko bat den Bainuetxeko ordezkariarekin bilduko da gaur goizean, bertako lan gatazkaren eta eraikinaren egoeraren inguruan udalak dituen kezkak mahai gainean jartzeko eta arazoei konponbideren bat emateko.