Noticias
Atrás

Kiroldegiko pilotalekuan eta ondoko eremuan estalki berria eraikitzeko lanen lehiaketa hutsik geratu da

1
Zestoako Udalak kiroldegiko teilatuko amiantoa kenduaz, pilotaleku gaineko teilatua eta kanpoko estalkia desmuntatu eta eremu guztia estaliko lukeen teilatua eraikitzeko proiektua amaitu ondoren, hau ekainaren hasieran lehiaketara atera zuen.

27·06·2022


Zestoako Udalak kiroldegiko teilatuko amiantoa kenduaz, pilotaleku gaineko teilatua eta kanpoko estalkia desmuntatu eta eremu guztia estaliko lukeen teilatua eraikitzeko proiektua amaitu ondoren, hau ekainaren hasieran lehiaketara atera zuen. Estalki berriaren gainean eguzki plakak jartzeko proiektua ere amaitzear dauka udalak baina lan nagusien lehiaketara enpresarik aurkeztu ez denez lanak atzeratu egingo dira.

Azkenaldian hornigai eta materialak izan duten garestitzea dela eta, obra publikoen lehiaketa asko ari dira hutsik gelditzen eta lehiaketa hau ere hutsik geratu izana arrazoi berdinaren ondorioa izan da. Epe motzean udalak aurrekontuaren prezioak berrikusi eta diru partida egokitu ondoren, lanak berriro lehiaketara botako ditu.

Zestoako Udalak 1.084.733,46 (BEZ barne) aurrekontuarekin atera zituen lanak lehiaketara eta egin beharreko lanetan teilatuko amiantoa kendu eta estalki berrian eguzki plakak jartzea zegoen aurreikusita. Ekoiztutako energiaren zati baten kudeaketa, Zestoan sortzear dagoen komunitate energetikoari uztea zen helburua, bide batez burujabetza energetikoaren bidean lehen urratsa eginaz. Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaitu zen baina udalak beste 8 egunetan epea luzatu arren, ekainaren 23an epea amaituta proiektuaren exekuzio lanen lizitaziora ez da enpresarik aurkeztu eta udalak aurrekontua eguneratu egin beharko du.

Zestoako Udalak larrialdi klimatikoari aurre egin eta herri burujabe bat eraikitzeko bidean, ezinbestekotzat jotzen du berriztagarrien aldeko apustua eta obra hau norabide horretan lehen urratsa izateaz gain, frontoi zaharra eta kiroldegiaren tartean dagoen aisi eremua hobetzeko ere baliagarri izango dela kontutan hartuta, lanak egiteko konpromiso irmoa daukala adierazi nahi du.

1