Noticias
Atrás

Kiroldegiko ikastaro birtualak etxean egin ahal izango dituzte bazkideek

Kiroldegia itxita dago eta hala jarraituko du hilabetez, gutxienez. Bazkideek ikastaroak etxean egin ahal izateko mezua jasoko dute posta elektronikoz, Telegim.t helbidetik.

23·03·2020


Zestoako Udaleko kirol sailak hala erabakita, kiroldegiko bazkideek Telegim.t enpresaren mezu bana jasoko dute posta elektronikoz, kiroldegian eskaintzen diren ikastaro birtualak etxean egin ahal izateko. Printzipioz, datorren astelehenerako izango dute bazkideek sarbidea plataformara baina, enpresa hornitzaileak azaldu duenez, posible da mezuak aste honetan jasotzea, eta bazkide batzuk ari dira jasotzen dagoeneko.

 

Bazkideek, kiroldegiko bazkide fitxan jarri zuten helbide elektronikoan jasoko dute mezua. Dena den, Kirol sailak adierazi du fitxa batzuetan ez dela helbiderik agertzen. Kasu horietarako, ostiralera (martxoak 27) arteko epea zabaldu dute bazkideak bere helbidea emateko. Horretarako, zestoakirola@zestoa.eus helbidera idatzi beharko du bazkideak, mezuan bere izen-abizenak, NAN zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

 

Bestalde, helbide elektronikoa eman eta mezua iritsi ez zaion bazkideren bat balego, datorren astelehen eta asteartean jakinarazi beharko du zestoakirola@zestoa.eus helbidean helbide zuzena.

 

Bukatzeko, Zestoako Udalak barkamena eskatu nahi die herritarrei, izan ere, Telegim.t enpresa ari da zuzenean mezuak bidaltzen eta herritarrak jasotzen ari diren mezuak gaztelania hutsean daude.