Noticias
Atrás Kiroldegiko lanak aurrera doaz
15·09·2023
Kiroldegiko obrak aurrera darraite eta dagoeneko estalpe nagusia desmuntatu da. Estalpea bere osotasunean fibrozementuzkoa zen eta desmuntatze lanak eta gero eraikin osoko amianto guztia kentzea lortu da.
Desmuntatze lanak amaituta, zimentazio lanak eta egitura berriaren muntaketa lanak hasi dituzte dagoeneko. Zimentazioa amaituta altzairuzko zutabeak jarriko dira eta hauen gainean 40 metroko sei egur laminatuzko habe jarriko dira. Egitura amaitutakoan estalpea jarri eta eremuak daukan eguzki irradiazioa baliatuaz eguzki plaka fotoboltaikoak jarriko dira.