Noticias
Atrás

Hondakinen Mahaiaren bilera egingo da astelehenean

Bileraren helburua Hondakinen Mahaia berriz martxan jartzea izango da, egungo sistemaren jarraipena egin eta hobekuntzak egiteko.

17·06·2020


Zestoako Udalak Hondakinen Mahaia elkartu eta berriro lanean hasteko deialdia egin du datorren astelehenerako, ekainak 22. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua, liburutegi azpiko lokalean.

2013 eta 2014 urteetan, hondakinen bilketa sistema aldatu zenean, dinamika iraunkorra izan zuen Hondakinen Mahaiak. Azken urteetan, ordea, Zestoako Udalak ez du elkartzeko deialdirik egin eta hondakinen bilketa sistemaren jarraipena ez da herritarrekin partekatu. Deialdi honekin, bilketa sistemaren datuak elkarbanatu eta herritarrekin sistema hobetzeko neurrien inguruan hausnartzea da, balizko aldaketak guztion artean adosteko.

Beraz, Zestoako Udalak dei egiten die herritarrei ekainaren 22an liburutegi azpiko lokalean egingo den bilerara bertara daitezen.