Noticias
Atrás

HIRIGINTZA INKLUSIBOA

1
Nolako herria nahi dute zestoarrek? Zer da hirigintza inklusiboa?

27·05·2022


Zestoako Udala Hiri Antolamendu Plan (HAPO) Orokor berria egiten ari da, zestoar guztien etorkizuneko beharrei erantzungo diena. Proposamen berri honek herritar guztien ikuspegiak kontuan hartzen ditu, izan ere, beharrezkoa da emakumeak, haurrak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak eta abar. Kontuan izatea honelako planak egiterako orduan. Hori da Hirigintza Inklusiboa.

Plan hau gauzatzeko herritarren parte hartzea beharrezkoa da eta horretarako ekintza desberdinak antolatu ditu udalak diagnostiko hau aurrera eramango duen Erdu enpresarekin.

Ekintza horien artean herritar guztiei zuzenduta dagoen galdetegi bat dago, galdetegi hau erantzunda udalak eta erredaktore taldeak arazo eta beharrak identifikatzeko aukera izango du.

Galdetegia euskaraz

Galdetegia gazteleraz

Ekainaren 1ean 18:00etan, Alonderoko Kultur Aretoan Hirigintza inklusiboari buruz hitzaldi bat izango dugu. Bertan zer den hirigintza inklusiboa azalduko digute eta baita Zestoan egiten ari diren proiektuaren berri eman ere.

Azkenik, Ekainaren 4an herritik eta auzoetatik ibilaldi bat egitea proposatzen da, herria guztion artean aztertzeko.

1