Noticias
Atrás

Sastarrain erreka garbituko da larunbatean

Azaroan egitekoa zen ibai garbiketa bertan behera geratu zen eguraldiagatik eta larunbat honetan egingo da.

08·07·2020


Larunbat honetan, uztailak 11, Sastarrain erreka garbituko da auzolanean. Ekimen hau 2019ko azaroan egitea zen asmoa, baina eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen saiakera hura.

Hainbat urte pasa dira Zestoako Udalak antolaturiko azken ibai garbiketa egin zenetik eta herritar talde baten proposamenetik abiatuta, Udaleko Ingurumen Sailak antolatu du larunbat honetakoa. Hamar pertsona inguruko taldeak hartuko du parte ekimenean eta goizeko 9:00etan elkartuko dira Lauiturrietako garbitoki ondoan.