Noticias
Atrás

Abian da “Gurutze” jubilatu etxearen taberna-aretoa ustiatzeko kontratazio prozesua

Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

01·07·2020


Zestoako Udalak “Gurutze” jubilatu etxearen taberna-aretoa ustiatzeko lehiaketa publikoa abiatu du. Taberna itxita dago 2018ko apiriletik eta helburua zerbitzua berriro martxan jartzea da.

Zerbitzu-kontratua prozedura ireki bidez eta ohiko tramitazioan esleitzeko administrazio-klausulen agiria, lehiaketaren baldintzak jasotzen dituena, webgune honetan bertan aurki daiteke, esteka honetan.