Noticias
Atrás

Iraeta futbol-zelaiko taberna eta futbol-zelaia

Erreserba bidez erabili ahalko dira

01·07·2020


Iraeta futbol-zelaiko taberna eta futbol-zelaiaren erreserba

Datorren larunbatetik aurrera, uztailak 4, Iraetako futbol-zelaiko taberna zabalik egongo da. Uztaila eta abuztuan, larunbatetan eta igandetan ordutegi honekin: 10:00–13:30 eta 16:00-20:00

Ohartarazi nahi da taberna zabalik egonarren, ezingo dela futbol zelaia erabili era librean. Erreserba egin beharko da Udal Kirol zerbitzuan.

Futbol-zelaiaren erreserbari dagokionez, Covid19 kutsatzea ekiditeko Osasun sailak 2020ko ekainaren 18ko aginduan dioena derrigorrez bete behar da.

Erreserba egin nahi duen taldeak bertan dioena nahitaez betetzeaz gain, agindua betearazteko udaleko Kirol Zerbitzuak erreserbarako protokolo propioa ere ezarri du. Bertan, nortzuk erabili dezaketen adierazten da, eta ardurak eta  bete beharreko baldintzak aipatzen dira. 

Informazio zehatzago hemen eta Udal Kiroldegian topatuko duzue.