Azalpenak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko jarraibideak

Ogasunarekin euskaraz

Errenta 2019 - Ogasunarekin eusakraz

Errenta-2019-informazioa

Kanpainako zerbitzuak

Sakatu ondorengo esteketan, kanpainako zerbitzu telematikoetan sartzeko:

Autolikidazio proposamena ikustea (2020/03/30etik aurrera)
Autolikidazio proposamena onartzea (2020/04/06tik aurrera)
Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea (zehaztu gabe)
Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea (2020/03/13tik aurrera)
Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea (2020/03/13tik aurrera)
B@kQ eskatzea sistema telematiko aurreratuetan sartzeko (aitorpen telematikoak, zerga informazioa, kontsultak, ziurtagiriak, etab…)

Errenta eta ondarearen kanpaina hasi baino hilabetetik gorako aurrerapenaz argitaratzen dugu 2019ko ekitaldiko kanpainaren webgunea, aitorpenen nondik norakoak argi azaldu eta hura aurkezteko prestatu ditugun zerbitzuen berri emateko. Gaurtik aurrera eta kanpaina hasi bitartean, eduki berriak gehituko ditugu. Eduki berriak sortu ahala ezagutzeko, izena eman dezakezu nobedadeen harpidetza zerbitzuan.

Orobat, simulazio bat egin dezakezu aitorpena nola aterako zaizun jakiteko, iazko azarotik webgunean dagoen errentaren eta ondarearen laguntza programak erabiliz. Behin betiko programak 2019ko apirilaren  4an argitaratzea espero dugu.

 

Kanpainako datak

Hona hemen kanpainako data nagusiak:

  • Errenta autolikidazio proposamenak 2020/04/06tik 2020/07/29ra bitartean onartu ahal izango dira.
  • Errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea 2020/04/15ean hasi eta 2020/07/29an amaituko da.

Aitorpenak aurkezteko modalitateak

Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: 2020/03/30tik 2020/04/16ra bitartean, 200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %85,6 onartu ziren.
  • Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan.
  • Internet: gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500tik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.

Ondarea aurkezteko modalitatea, hau da:

Kanpaina honi buruzko informazio gehiago

Sakatu ondoko esteketako batean kanpainako eduki informatiboak ikusteko:

1 – Errenta aitorpena

  • Zergaren informazioa (aitortzeko obligazioa, banaka edo batera aitortzea, aitortu beharreko errentak, errenta salbuetsiak, hobariak, murrizpenak, karga tasak, kenkariak, etab…)
  • Aurkezpen modalitateak (proposamena, mekanizatua eta internet).
  • Programa.
  • Dibulgazio gidaliburua.
  • Araudia.

2 – Ondarearen aitorpena

  • Informazioa 
  • Aurkezpen modalitateak 
  • Programa.
  • Dibulgazio gidaliburua.
  • Araudia.

3 – Zerbitzuen Karta
Kanpainako zerbitzuetan kalitate maila egokiak lortzeko ditugun konpromisoak.

4 – Zerga informazioa
Nola lortu datu fiskalak pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita. Datu horiek laguntza programara jaitsi daitezke autolikidazioaren emaitza kalkulatzeko.