Noticias
Atrás Zestoako Udalaren ordezkaritza GRI Castings enpresako zuzendaritzarekin bildu da
Arroabeko Sansinenea Industrialdean dagoen GRI enpresak itxitze espedientea martxan jarri ondoren, Zestoako Udalak bere kezka adierazi nahi du, bertan dauden 61 beharginek euren lanpostua gal dezaketelako.
10·03·2023
Zestoako Udalak gogorarazi nahi du, udalerriko eremuan ematen den jarduera ekonomiko oro eta ondorioz lanpostuak sustatu eta zaindu nahi dituela, jarduera horrek bete beharreko berme guztiak errespetatzen direla zaintzearekin batera.