Noticias
Atrás Zestoako Udalak kezka adierazi nahi du azken egunetan egin diren txikizioen aurrean
09·09·2020
Zestoako Udalaren oharra azken egunetan egin diren txikizioen aurrean:
Azken bi asteetan, gaueko ordu txikitan hainbat txikizio egin dituzte hainbat taldek. Azkena atzo gauez izan zen: hain zuzen ere, Gurutzean dauden salmenta-makinetako kristal bat kolpatuta eta hautsita agertu da gaur goizean, eta, horrez gain, hainbat kotxeren gurpilak ere zulatu dituzte.
Ez da lehen aldia hainbat herritarrek ekintza berdintsuak edo antzerakoak egiten dituztela. Gertaera horiek erabat arbuiagarriak eta arduragabeak kontsideratzen ditu udalak, eta herriko lasaitasun giroa guztiz apurtzen dute.
Zestoako Udalak gertaera horiek eta ordu txikitan txikizioak egiten dituzten herritarren jarrera salatu nahi ditu. Era berean, udalak hartu ditzakeen neurri zorrotzez aparte, deia egiten die herritarrei ahal duten neurrian ekintza hauen aurrean jarrera aktiboa hartzeko.