Noticias
Atrás Zestoako Udalak eta Oinherri elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
17·12·2020
Azaroaren 26ko osoko bilkuran onartu zen aho batez eta aste honetan sinatu dute Zestoako Udalaren eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena.
Herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten du Udalak eta hitzarmen honekin Oinherri elkartetik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da Zestoako Udala.
Udalak 1.500 euroko diru-ekarpena egingo du eta, trukean, herri hezitzaile izatearen ikuspegiarekin lanean diharduten sareko beste herriekin esperientziak partekatu eta Oinherrik eskaintzen duen aholkularitza eta bide-laguntza jasoko ditu.