Noticias

Atrás Zestoako Udalak eta Cantera de Zestoa S.A enpresak hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenaren arabera, enpresak Osinbeltz harrobia txukundu eta Zestoako Udalaren esku utziko du bost hilabeteko epean

14·06·2021


Zestoako Udaleko eta Cantera de Zestoa S.A. enpresako ordezkariak ekainaren 10ean bildu ziren udaletxean eta bertan harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten. Enpresak eremua txukundu, makinaria desmuntatu eta ingurua garbitu beharko du, lan horiek eginda, bost hilabeteko epean, eremua Udalaren esku uzteko; hala jasotzen du bi aldeek sinatu zuten hitzarmenak.

Harrobia ustiatzeko esleipena 2003an amaitu zen eta 2009koa da Osinbeltz Harrobiaren Lehengoratze Plana, eremua udalaren esku uztea helburu zuena. Dena den, proiektua ez zen egikaritu garai hartan. Orain, egitasmo berria garatu dute helburu berarekin: bost hilabeteko epean, azarora bitartean, hustuko du enpresak orubea eta, behin udalaren esku gelditu ostean, herri erakundeak aztertuko du zer egin bertan.