Noticias

Zestoako Udalak eta Biolur elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Agroekologia eta elikadura burujabetza bultzatzea du helburu sinatutako hitzarmenak.

22·11·2023


Zestoako Udalak eta Biolur elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute agroekologia eta elikadura burujabetza bultzatzeko asmoz. Hitzarmen honen harira, Biolurrek konpromisoa hartu du Zestoako Udala ere sare agroekologikoko kide bezala, informazio trukaketa, aurrera begirako proiektuak... elkarlanean egiteko. Bestalde, Udalak konpromisoa hartu du Biolur elkarteak egin duen lanari aitortza egiteko eta etorkizunean ere lankidetza horretan hartu-emanetan jarraitzeko.

Bestalde, Zestoako Udalak Biolurrek esku artean duen proiektu garrantzitsu bati, Iraetan kokatuta dagoen Amilibia baserriko proiektua hain zuzen, babesa eman dio eta baita diru ekarpena egiteko konpromisoa hartu ere. Horrekin lotuta, Biolurrek urtero herrian elikadura burujabetzaren edo agroekologiaren bueltan ekimenenak antolatzeko konpromisoa hartu du.