Noticias
Atrás Zestoako Udalak eta Argiolak lagapen hitzarmen berria sinatu dute
10·11·2025

Zestoako Udalak eta Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak lagapen hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen honi esker, Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuak utziko dizkio udalak Argiolari. Helburua, epe laburrean bi eremu horietan ere plaka fotovoltaikoak jartzea da.
Udala trantsizio energetikoaren arloan egiten ari den lanketa eta estrategiaren baitan, dagoeneko energia berriztagarrien lehenengo gunea martxan du. Kiroldegiko teilatuan jarrita dauden eguzki plaken bidez sortzen den energia %100ean Udalak bere erabilerarako da.


