Noticias
Atrás Zestoako Udalak eta Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak lagapen hitzarmena sinatu dute
18·09·2024
Zestoako Udalak eta Argiola komunitateak lagapen hitzarmena sinatu dute Aizarnan eta Arroabean eguzki plakak eraikin publikoetako teilatuetan jartzeko. Udalak Argiolari Aizarnako pilotalekuko teilatua eta Arroabean, berriz, eskolako teilatuaren zati bat lagako dio.
Lagapen hitzarmen honi esker, Argiola komunitateak bere energia berriztagarria sortzen hasteko proiektua abiaraziko du. Bi auzoetako eraikinak eraikin publikoak izanik, Arroan bertan udal kontsumoa berriztagarrien bidez asetzen hastea da udalaren nahia, horretarako teilatuaren zati bat udalak baliatuko du eguzki plakak jartzeko eta beste zatia Argiolari utziko dio. Aizarnan, pilotalekuko teilatua Argiolarentzat izango da, eta Aizarnako eskolako teilatua, berriz, udalak erabiliko du.
Zestoako Udalak Aizarnako eskolako teilatuan eta Arroabeko eskolako teilatuan eguzki plakak 2025ean zehar jartzea aurreikusten du.
Udala trantsizio energetikoaren arloan egiten ari den lanketa eta estrategiaren baitan, dagoeneko energia berriztagarrien lehenengo gunea martxan du. Kiroldegiko teilatuan jarrita dauden eguzki plaken bidez sortzen den energia %100ean Udalak bere erabilerarako da.