Noticias
Atrás Zestoako Udalak bat egiten du Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioarekin
Herriko hainbat eragilek palestinar herria jasaten ari den sarraskia salatzeko elkarretaratzea deitu du larunbaterako.
20·05·2021
Zestoako Udalak bat egiten du larunbat honetarako, martxoak 22, herriko hainbat eragilek deitu duen mobilizazioarekin. 2009tik Zestoa Zisjordaniako Bir Zeit herriarekin senidetuta dago eta Zestoako udalak elkartasuna eta berotasuna eskaini nahi dizkie bertako biztanleei eta giza eskubideen urraketa jasaten ari den palestinar herriari.
Elkarretaratzea martxoaren 22an izango da, larunbat honetan, 13:00etan Zestoako plazan, “Sarraskia gelditu! Palestina askatu!” lemapean.