Agenda
Atrás Zestoako ondarea ezagutzeko bisita gidatuak
Bisita gidatuen helburua da bailarako eta herriko ekonomiarentzat oinarrizkoa izan zen jarduera haren aztarnak balioan jarri eta ondare industrial berezi hori ezagutzera ematea.
Urriak 7, larunbata, 10:30. Narrondo auzoa (Narrondo tabernaren aurrean)
Narrondoko zementeren paisaia
Zumaiako Narrondo auzoko paisaian daude txertaturik industrializazioaren benetako ikur eta industria-ondarearen elementu batzuk. “La Zumayana” eta “San Jose” zementu naturalaren fabrika zaharren arrastoak dira. XIX. mendearen erdi aldera, Urola Behean sortu, eta portuko mugimendurako eta Zumaiaren izena zabaltzeko hain mesedegarria izan zen zementugintza jardueraren lekukoak. Egingo den bisita gidatuan arreta berezia emango zaio “La Zumayana” fabrikaren aztarnei.
Izena ematea: 634 457 022 ziiz@ziiz.eus
Antolatzailea: ZIZ eta Zumaiako Udala.
Urriak 8, igandea, 10:30, Santa Engraziako benta
Zumaiako paisaia, Yeregui erlojuen bitartez
Elizak eta ermitak kultur paisaiaren osagai funtsezkoak dira, dimentsio desberdinetatik begiratuta: erlijioa, jaiak, lurraldea, gizartea... Euskal Herrian bada 1769tik ezaguna den erlojugileen familia bat: Yereguitarrak. Familiako lehen errementari erlojugilea, Jose Francisco Yeregui Zabaleta eta Yereguitarren hurrengo belaunaldiek lan horri eutsi zioten 1975 bitartean. Horiek horrela, Yereguitarren erloju garrantzitsuen berri emateko ibilbide bat proposatzen dugu, funtzionamendua eta gizartean zuten eragina azaltzeko.
Izena ematea: 666 950 274 xabier@yereguielkartea.eus
Antolatzailea: Yeregui elkartea.
Urriak 13, ostiralaostirala, 10:00 – 12:00. Zestoako Turismo Bulegoa
Danbolinzulo kobazuloan barrena
Jakina da haitzuloak gure kultur paisaiaren erreferentzia-puntu nagusietako bat direla. Horien artean, Zestoako Danbolinzulo haitzuloa dago. 18.000 urte baino gehiago dituzten artelanak aurkitu zituzten bertako miaketa lanetan aritu ziren Antxieta elkarteko kideek. Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia paisaia denez, normalean egin ezin den bisita eskainiko du Ekainberrik.
Izena ematea: 943 868 811 info@ekainberri.com
Antolatzailea. Ekainberri.
Urriak 21 eta 28, larunbatak, 11:00. Aizarnako plaza.
Ertxiña mendiko lignito meatzaritza ondarea
XIX. mendean Ertxiña mendiko lignito ikatz zainen ustiaketari ekin zitzaion inguruan sortzen joan ziren zementu hidraulikoa egiteko lantegietako labeentzat erregai aproposa zelako. XX. mendean zehar meategi horiek ixten joan ziren eta beraien aztarna materialak galtzen eta putzuak sasiak ezkutatu ditu.
Izena ematea: kultura@zestoa.eus
Antolatzailea: Zestoako Udala
Ondarearen Europako Jardunaldiak. Paisaia bizia, paisaien eraikuntza. Egitarau osoa.