Agenda

Atrás Zestoako memoria historikoa berreskuratzeko lanak

Prentsaurrekoa
09 SEP
agenda | Zestoa | Cultura | 2020

Zestoako Udalak eta Aranzadik herriko memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte irailean zehar

Urte honen hasieran, Zestoako Udalak eta Aranzadi elkarteak herriko memoria historikoa berreskuratzeari ekin zioten. Lehendabiziko fasean 1936tik 1945. urtera arte gertatutakoak ikertzea dute helburu. Lanak aurtengo otsaila inguruan hasi ziren baina Covid krisia zela medio hainbat ekimen bertan behera geratu ziren, esate baterako, oroimen bulegoa, hitzaldiak, eta zenbait omenaldi. Ekimen horien berri emateko, prentsaurrekoa eskainiko dute bi erakundeek datorren asteazkenean.

Memoria historikoa berreskuratzeko antolatuko diren zenbait ekitaldiren berri ematea:

  • Eguna: irailaren 9an, asteazkena
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Zestoako udaletxea