Noticias

Zestoako herria Irulegin

30 herritarrek Irulegiko indusketaren bisita gidatuan parte hartu zuten

02·08·2023


Pasa den larunbatean 30 zestoarrek Irulegiko Eskua agertu zen aztarnategira bisita gidatuan parte hartu zuten. Ekimena Zestoako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan antolatu zuen.

2022ko azaroan aurkeztutako "Sorioneku" euskal izkribu zaharrenari buruzkoaz gain, aztarnategi osoa bisitatu zuten zestoarrek, eta bertan agertutako herri baskoia eta eraikitako gazteluari buruzko azalpenak ere jaso zituzten.  

Zestoako Udalak Aranzadi elkartearekin dituen lankidetzak sakontzen jarraituko du herri bezala etorkizun duin bat eraikitzeko iragana ezagutzea ezinbestekoa delako.