Noticias

Atrás Zestoako festetan eraso matxistei planto egiteko kanpaina

Zestoako Udalak datozen herriko eta auzoetako festetarako indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat abiatu du.

28·04·2022


Badirudi aurtengo Santa Kutzak normaltasunera bueltatuko direla eta horrekin batera udalaren kontzientziazio kanpaina. Zestoako festetan ere eraso matxistak egon ohi dira eta hauen inguruko kontzientziazioa zabaltzea eta errekurtsoak ezagutzea ezinbestekotzat jo du Udalak. Horregatik “Zestoako festetan ere eraso matxistei planto” kanpainari hasiera eman dio.

Helburua herritarrak eraso matxista eta sexisten aurrean sentsibilizatzea eta informatuak egotea da. Besteak beste, jarrerari dagokionez irizpide batzuk ezagutzea erasotua izan den pertsona batekin topatuz gero, lehenengo arreta emateko pauso batzuk ezagutzea eta larrialdietarako erabilgarriak diren telefono guztien berri izatea.

Informazioa oso sinplea baino adierazgarria zabaltzen duen kartelak egongo dira ostalaritza gune eta dendetan. Kartel horren aurkezpena gune horietako langileekin egitea proposatu du Udalak, denek bertan jartzen dituen irizpideak eta telefonoak ezagutzeko.

Udaran auzoetako festak ere egongo dira eta ordurako auzoetako festa batzorde eta elkarteekin ere lanketa bat egitea proposatzen da.

Herriko eragile ezberdinekin ere bilera parte-hartzaileak egitea planteatzen da, gaiaren lanketa egin ahal izateko eta boluntario sare bat sortzeko asmotan, gune informatiboak martxan jarri eta herritarrei ahalik eta informazio gehien zabaltzen laguntzeko.