Agenda

Zestoako festak antolatzeko lehen bilera

19:30, Alonderoko udal aretoan.
08 JUN

Bi urtean herriko festa nagusiak ospatu ezinik egon ondoren, datorren asteazkenean, ekainaren 8an, lehen bilera egingo dugu aurtengo festak antolatzeko.

Bertan landuko ditugun gaiak hauexek dira, besteak beste:

  • Udan zer Zestoan?

  • Abuztu amaierarako proposamenak.

  • Uda amaierako kontzertua erabakitzea.

  • Edadetuen egunari buruzko nondik norakoak ( aurten XI. Txistularien alardea izango dugu, besteak beste).

  • Festetako egunak errepasatu.

  • Ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, pilota, paella, umeen bazkaria...).

  • Txupinazoa nork botako duen aztertu...

  • Eta abar.

Zestoako Udalak festak antolatzeko bilera horretara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi du; izan ere, erabateko lehentasuna izango dute ipatu bileran proposatutako ekitaldiak beste guztien gainetik.