Publicador de contenidos
Atrás

Zestoako festak antolatzeko bigarren bilera

22an aurreikusita zegoen baina aldatu egin behar izan da egunez
21 JUN
Zestoa | Fiestas | 2022

Pasa den bileran (ekainak 8), festetako egunak errepasatu ziren eta ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, paella...).

Hasiera batean, festak irailaren 7an, 19:00etan abiatzea hobetsi zen. Zalantzak izan ziren, ordea, noiz bukatu erabakitzerakoan: irailaren 10ean, larunbata, edo 11n, igandea.

Halaber, erabakitzeke geratu zen noiz egingo ziren (proposamenik balego) pilota jarduerak eta umeen bazkaria.

Horrela bada, bilerako gai nagusiak honakoak izango dira:

  • Festen amaiera eguna finkatzea.
  • Egitarauaren eskema bat prestatzea, ekitaldi nagusiekin.
  • Txupinazoa nork bota aztertzea...

Eguna: ekainaren 21a, asteartea (22an aurreikusita zegoen baina aldatu egin behar izan da egunez)

Ordua: 19:30

Lekua: Alonderoko udal aretoa