Noticias

Atrás Zestoako eta Urola Erdiko enpresak Iraurgi Berritzen agentziaren markoan lanean

Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua aztergai izan dute.

13·07·2018


Uztailaren 12an elkartu ziren, Zestoako Bainuetxean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza agentziaren markoan, Zestoako eta oro har, Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa-ordezkari inguru.

Ekitaldiaren helburuen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu horren ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektu iniziatibak ezagutaraztea (sareko enpresen eskutik), erlazio ereduaen inguruko balorazioa egin eta dinamiketan sartzeko lan ildo posibleak antzematea aipa daitezke.

Urteetan agentziaren markoan lanean ari diren Kimu Bat, Tecnicur, Dojusa eta Alberdi Mekanizatuak enpresen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzen-en dinamikara batu zela eta, bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuez baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatu eta sustatzea helburu izanik, marko horretan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du enpresen arteko elkarretaratze horrek. Hain zuzen, lan bileraren bigarren zatian lan dinamika baten bitartez, protagonismo guztia eman zitzaien enpresei, agentziarekiko erlazio ereduaren inguruko balorazio partekatua egin eta aurrera begira lanean jarraitzeko aukera emango duten lan ildoak identifikatu zituzten.

Jasotako balorazioak oso positiboak izan ziren, baita zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan ere. Besteak beste, inguruko enpresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientziak partekatzearen garrantzia ere goraipatu zen. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek.

Aurrera begira elkarrekin lanean jarraitzeko konpromezua lehenetsi zen gerturatutako enpresen artean, bakoitzaren errealitatetik, gertutasunetik lanerako aukera konkretuak ikuskatzen joatea izango da erronka.