Agenda
Atrás

Zestoako eta auzoetako jaiak bertan behera utzi ditu Udalak

Alkatetzaren ebazpena
2 JUL
Zestoa | Arroabea | Arroagoia | Aizarna | Fiestas | 2020

ALKATETZA EBAZPENA 235 ZK.
Uztailaren 2koa, Zestoako hainbat jai bertan behera uzten dituena


MIKEL ARREGI URRUTIAk, Zestoako Udaleko Alkate-Lehendakariak,

KONTUAN IZANIK,

Covid-19 birusak sorrarazi duen egoeraren baitan, Osasun sailburuaren AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.
Bertan zehazten dira, besteak beste: Betebehar orokorrak (Kautela- eta babes-betebeharrak; pertsonen arteko segurtasun-distantzia), higiene- eta prebentzio-neurri orokorrak, edukiera mugatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak ezartzea sektoreka...
Jaien moduko ekitaldietan, birusaren transmisioa saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak mantentzea oso zaila dela.

EBAZTEN DU

1. Zestoako udalerrian ospatu ohi diren honako herri jaiak edota ikuskizunak ofizialki bertan behera uztea:

Data Lekua Ikuskizuna
2020ko uztailak 16 eta ingurua Arroabea Karmen jaiak
2020ko uztailak 25-26 eta ingurua Arroagoia Santio – Santa Ana jaiak
2020ko abuztuak 15 eta ingurua Aizarna Amabirjin jaiak
2020ko irailak 8 eta ingurua Zestoa Amabirjin jaiak

 

2. Alkatea eta Udalbatza, oro har, jabetzen da jai horiek herritarrentzat duten garrantziaz. Horregatik, erabaki zaila izan da baina arduraz jokatzeko unea da; egoera honetan, ezinbestekoa da osasuna eta bizitza erdigunean jartzea.

3. Hala ere, herriko bizitzari eta kultur arloari bultzada emateko asmoz, kultur egitarau berezi bat antolatuko da udan zehar, betiere segurtasun neurri guztiak betetzen direla bermatuz.

4. Herritarrei dei berezia egitea osasun gomendioak betetzen jarraitzeko, orain arte egin duten bezala.

5. Erabakia zestoa.eus eta komunikabideen bidez jakinaraztea.

6. Erabakia Udalbatzari jakinaraztea, hurrengo Tokiko Gobernu Batzordean berretsi dezan.

Zestoan, 2020ko uztailaren 2an